MENU

Euskadiko Arartekoa

Basque Ombudsman-Ararteko

Country / Region

Euskadi

Name of Office

Ararteko

Mr. Manuel Lezertua

Name of Member

Mr. Manuel Lezertua

Official Website

www.ararteko.net

About the Member

MANUEL LEZERTUA jauna. Bilbo, 1957.

Zuzenbidean lizentziatua (ohorezko matrikula) Deustuko Unibertsitatean, Bilbo (1980), Zuzenbideko Masterra eskuratu zuen King's College-n, Londresko Unibertsitatean (1982). Eusko Jaurlaritzako Administrazio Publiko eta Justizia Saileko lege-aholkularia (1983-85) izan zen, eta ondoren Europako Batzordeko Giza Eskubideen Europako Auzitegiko lege-aholkulari (1988-1992). Espainiako Konstituzio Auzitegian abokatu gisa bi urtez (1992-94) jardun ondoren, Europako Batzordera itzuli eta kargu hauek bete zituen: Ministroen Batzordeko Administratzaile Nagusia –Giza Eskubideak eta Gutxiengoen Eskubideak– (1994-96), Giza Eskubideen aldeko Europako Goi Komisarioen Bulegoko Zuzendaria (2004-2007) eta Europako Tokiko eta Eskualdeko Agintarien Kongresuko Zuzendaria (2013-2015), besteren artean. Hitzaldiak eman izan ditu Northumbria-ko (Erresuma Batua), Deustuko eta Nafarroako Unibertsitateetan, baita Estrasburgoko (Frantzia) Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuan ere. Argitalpen ugari ditu Giza Eskubideei, Europako Integrazioari, eta Nazioarteko Zuzenbide Penalari buruzkoak, eta aditua da bereziki Hizkuntza Eskubideetan. 2015eko ekainean, Legebiltzarrak Ararteko izendatu zuen, orain diharduen lana. Hizkuntza Eskubideei buruzko bere argitalpen nagusia hau da: “Giza Eskubideei eta Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Konbentzioa” –Minority Language Protection in Europe: into a new decade, Europako Batzordea, Estrasburgo, 2010, orr. 13-26.

About the Member's Office

Ararteko Legebiltzarrak Giza Eskubideak babesteko duen Goi Ordezkaria da. 1985ean Legebiltzarrak eratua, erakunde autonomoa da, botere politiko ororekiko independente diharduena. Arartekoak inpartziala eta independentea izan behar du, eta dagokion zeregin nagusia da Euskal Administrazio Publikoetako agintarien eta boterearen abusuetatik edo ekintza zabarretatik herritarrak babestea. Gainera, Giza Eskubideen aldeko Kulturari buruzko kontzientzia eta sentsibilitatea sendotzeko ekintzak burutzen ditu.

Arartekoari dagozkion eskumenak honako hauek dira:

Bere egitekoa burutzeko Arartekoak honako hauek har ditzake beregain, besteren artean:

Ikuskaritza-bisitak egitea herritarrei zerbitzu publikoak ematen dizkieten zentro eta instalazioetara, eta edozein funtzionario edo langile publikori entzunaldi bat eskatzea ikerlan batean parte har dezan, egokitzat jotzen duen ikerlan oro zuzentzea edo herritarren interes legitimoak defendatuz irtenbide egokiak bilatzea.

Arartekoa elkarte eta erakunde sozialekin eta interesatuekin harremanetan egon ohi da eta tokiko eta nazioarteko hainbat ekitalditan eta forotan parte hartu ohi du, Euskal Administrazioaren politika publikoak eta ekintzak sustatzeko, ematen den zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko, bermatzen diren legeak betetzen direla zaintzeko, eta bidegabekeria eta diskriminazio orori aurre egiteko.

Arartekoaren zeregina da, gainera, hizkuntza-eskubideak babestea, euskararen eta Espainiako gainerako hizkuntzen estatus koofizialetik eratorriak.

Key Information on the Language Situation in this Country/Region

Euskara Pirinioetako mendebaldeko bi aldeetan –Espainia eta Frantzia– atxikita dauden lurraldeetan hitz egiten da. Espainian, Euskal Autonomia Erkidegoan –Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba– eta Nafarroan hitz egiten da euskara. Frantzian, berriz, Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan hitz egiten da, Pirinio Atlantikoetako departamentuan.

Gaztelania eta euskara hizkuntza koofizialak dira Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde guztietan. Nafarroan, aldiz, euskarak iparraldeko euskal hiztunen eremuetan bakarrik du estatuz koofiziala; Ipar Euskal Herrian ez da ofiziala, ordea.

Euskararen erabilera murrizten joan zen azken bederatzi mendeetan zehar, eta bere estatus soziolinguistikoak narriadura nabarmena izan zuen ia XX. mende osoan zehar. Francoren didaduraren ondoren, euskararen erabileraren murrizketa hura gutxinaka joan zen gainditzen sendotzen hasia zen identitate nazionalaren esparruan, eta askatasun zibilekin eta demokrazioarekin zuen lotura kontuan hartuta. Tamalez, euskararen erabilera ez da berdintsu hedatzen ari euskal hiztunak diren lurralde guztietan zehar. Hala, euskara funtsean Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen artean indartzen ari den bitartean, hizkuntzaren ezaguera pixkanaka ari da hazten Nafarroan, eta euskal hiztunen kopurua gutxitzen ari da Ipar Euskal Herrian.

2016ko inkesta soziolinguistikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, 16 urtetik gorako pertsonen %33,9 euskal hiztunak ziren, %19,1 hiztun pasiboak eta %47ak ez zuen euskaraz hitz egiten. Portzentajea handiagoa zen Gipuzkoan (%50,6 hiztun), eta txikiagoa Araban (%19.2); Bizkaian, aldiz, jende gehien biltzen den probintzian, biztanleen %27,6 dira elebidunak. Emaitza horiek ikusita, nabarmentzekoa da azken 25 urteetan euskarak izan duen hazkundea (%29,5 2001ean, %27,7 1996an eta %24,1 1991n). Gaur egun, euskal hiztunen portzentaje handiena 16-24 adin-tartean biltzen da (%71.4), 65+ adin-tarteko %25.0ren aldean.

Ombudsman of the Basque Country Twitter