MENU

Defensor del Pueblo de Navarra-Nafarroako Arartekoa

Defensor del Pueblo de Navarra-Nafarroako Arartekoa

Country / Region

Navarra/Nafarroa

Name of Office

Defensor del Pueblo de Navarra-Nafarroako Arartekoa

Patxi Vera Donazar

Name of Member

Patxi Vera Donazar

Official Website

https://www.defensornavarra.es/eu

About the Member

Patxi Vera Donazar, Iruñea (1959). Nafarroako Arartekoa 2022ko martxoaren 23tik.

Informazio Zientzietan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea, 1981). Halaber:

Karguaz jabetu arte, honako kargu hauek bete ditu aldi berean:

Yared Award saria (2022), balio positiboa edo soziala duen finantza-berrikuntzako ekimen hoberenaren aintzatespena, ECRI Ikerketa Taldeak emana (Etika Finantzetan eta Balio Sozialean). Ikusi CV osoa hemen.

About the Member's Office

Nafarroako Arartekoa Nafarroako Parlamentuko goi mandataria da. Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki entitateen jarduna gainbegiratzea du helburu, herritarren eskubide eta askatasun publikoak babestu eta hobetzeko.

2000ko uztailean sortu zen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen bidez, baina 2001eko martxora arte ez zen martxan jarri.

Nafarroako Parlamentuak sei urterako hautatu eta izendatzen du Arartekoa, erakunde horretan bakarrik aurkeztu behar baitu bere jardunen emaitza. Ez zaio inongo agindurik lotzen, ez du inolako agintariren jarraibiderik jasotzen, eta autonomiaz eta bere irizpidearen arabera betetzen ditu bere eginkizunak.

Edozein pertsonak -fisiko nahiz juridiko- kexa bat aurkezten dionean zein bere ekimenez esku hartzen du Nafarroako Arartekoak, baldin eta administrazio publikoen jardunaren ondorioz pertsonen eskubideak ustez urratu badira, hau da, administrazio publikoen jardunean abusua, bidegabekeria, bazterkeria, errakuntza edo arduragabekeria gertatu bada. Gainbegiratze-lan horren helburua da egintzak eta ebazpenak argitzea, bai eta horien eza ere.

Gainera, pertsonen eskubide legitimoak errespetatzen ez dituzten erakundeei egoki iritzitako ohartarazpenak eta gomendioak egiteko ahalmena du. Halaber, adostasun- edo adiskidetze-formulak proposa ditzake, eragindako alderdiek konponbide positiboa lor dezaten.

Egin klik hemen Nafarroako Arartekoaren erakundeari buruzko informazio gehiago jakiteko.

Key Information on the Language Situation in this Country/Region

Indoeuroparra ez den hizkuntza bat da, isolatua izateaz gain, ez baita ahaide idiomatikorik ezagutzen. Mendebaldeko Pirinioen bi aldeetan dauden lurraldeetan hitz egiten da, zehazki, Euskadin, Nafarroan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Euskara eta gaztelania ofizialkideak dira Euskadin eta Nafarroako iparraldeko eremu euskaldunean. Honen gainerakoan eta Pirinio Atlantikoetako hiru probintzietan euskara ez da ofiziala.

Euskararen Foru Legeak honako zonakatze linguistiko hau ezartzen du Nafarroan: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna. Eremu euskaldunean, herritarrek eskubidea dute Administrazioarekiko harremanetan euskaraz erabiltzeko eta arreta jasotzeko. Eremu mistoan, pertsonek euskara erabiltzeko eskubidea dute, eta Administrazioek beren lan-eskaintza publikoetan zehaztu ahal izanen dituzte euskara jakitea nahitaez eskatzen duten plazak, edo merezimendu gisa balioetsi daitezkeenak. Eremu ez-euskaldunean, Administrazioari euskaraz hitz egiteko eskubidea aitortzera mugatzen da.

2021eko inkesta soziolinguistikoaren arabera, 16 urtetik gorako nafarren % 14,1 euskalduna da (ongi hitz egiten du euskaraz) eta % 10,6 euskaldun hartzailea (euskara pixka bat daki, nahiz eta ongi hitz egiten ez duen). Beraz, Nafarroan lau pertsonatik batek ongi daki edo zerbait euskaraz. Eremu linguistikoaren arabera, eremu euskaldunean euskaldunen ehunekoa % 62,3 da eta euskaldun hartzaileena % 13,7. Eremu mistoan, ehuneko horiek % 12,6 eta % 11,5 dira, hurrenez hurren; eremu ez-euskaldunean, berriz, % 1,6 eta % 7,5, hurrenez hurren. Nabarmentzekoa da gazteen artean (16-24) handiagoa dela euskararen ezagutza: % 28 euskaldun eta % 12,2 euskaldun hartzaile. Halaber, euskararen ezagutzak gora egin du azken hogeita hamar urteetan: 1991n % 9,5 ziren euskaldunak, 2006an % 11,1 eta 2021ean % 14,1.