Geuri buruz
Eginkizuna
Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen Biltzarraren Eginkizuna honako hau da: berdintasuna, aniztasuna eta hizkuntza-eskubideak sustatzea mundu osoan eta, horrekin batera, maila profesional gorenak lortu ahal izateko hizkuntza komisarioak babestea, honako hauen bidez:
- Esperientziak partekatzea eta jardunbide egokiei buruzko ezagutzak trukatzea.
- Hizkuntza komisarioak sortzen aholkularitza edo gomendioak ematea.
- Prestakuntzako eta garapen profesionaleko, ikerketa eta informazioko baliabideen trukea erraztea.
- Hizkuntzen aniztasuna eta eskubideak sustatzea eta babestea xede duten antzeko erakundeekin lankidetzan aritzea.
Ikuskera Adierazpena
Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkarteak mundu osoan hizkuntza komisarioen zeregina sustatzen laguntzen du jardunbide egokiak eta bikaintasun mailak bultzatuz eta hizkuntzaren berdintasun eta aniztasuna sustatuz.
Balioak
Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen balioak honako hauek dira:
- Zuzentasuna: elkarteak jarduera guztiak era arduratsu eta orekatuan egingo ditu eta bere kideei eta lanbideari kontuak emanez.
- Zerbitzua: elkarteak bertako kideei laguntza emango die ahalik eta aholkularitza nahiz laguntza egokiena emanez.
- Errespetua: elkarteak hizkuntza guztietarako errespetua sustatuko du.
- Lankidetza: elkarteak bertako kideen arteko elkarrekintza sustatuko du eta beste erakunde batzuekin lankidetzan ariko da bere misioa zabaltzeko eta berdintasuna, aniztasuna eta hizkuntza eskubideak sustatzeko.
- Independentzia: elkarteak hizkuntza komisarioen independentziaren printzipioa sustatuko du.
Helburuak
Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen helburuak honako hauek dira:
- Berdintasuna, aniztasuna eta hizkuntza eskubideak sustatzea.
- Hizkuntza komisarioen bulegoen artean esperientziak, ezagutzak eta harremanak partekatzea.
- Hizkuntza komisarioen bulegoen artean informazio trukea eta elkarrekin ikasteko aukera sustatzea, elkarteko kideei plataforma bat ematea jardunbide egokiak bultzatzeko eta ezagutza oinarri sendoago bat ematea hizkuntza eskubideak babesten laguntzeko.
- Hizkuntza komisarioek honako hauen artean duten eginkizunari eta garrantziari buruzko ezagutza eta kontzientziazioa areagotzea: gobernuak, estatuko agentziak, agentzia akademikoak, hedabideak eta herritarrak, oro har.
- Irizpideak etengabe berrikusteko prozesua zehaztea, argitaratzea eta egitea elkarteak hizkuntza komisarioen bulegoak aitor ditzan, finkatutako baldintzak betetzen dituzten bulegoei aitortza eginez.
- Hizkuntza komisario bat sortu edo hizkuntza eskubideak sustatu nahi duten eskualdeei laguntzea.
- Prestakuntza eta garapena edo lan-trukerako aukerak partekatzea.
- Azterlan enpirikoak partekatzea hizkuntza eskubideak sustatzeko xedearekin.